XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erensuge, Errensuge, Hensuge, Edensuge, Egansuge, Sierpe, Dragoi ta Lerensuge.

Koba-zulo barruetan bizi da au ere.

Aralarko leizean bizi zan, San Migelek zazpi buruak ebaki zizkion arte, Teodosioren eskarira....

Ona Xuberoan zer dioten: Ahusi-partian da Azalegi`ko kobea.

Eta an ba zan lehen Hensugia.

Zazpi buruko sugia omen zen.

Bere atsarekin (arnasarekin) erakartzen zituan mendiko piztiak eta jaten.

Alzai-Zaro`ko konde baten semeak ill zuan...

LAMIÑAK

Zuloetakoak dira.

Emeen izena da Lamia; arrena, berriz, Maide.

Persona txikiak dirala esan oi digute: ongi egitekoak, geienean beintzat.

Gernika-inguruko lamiak, gerritik gorakoa andreena dute; berakoa, arraiena....

Lamiak, bizkaitarrak ditugu.

Gipuzkoa, Naparro ta Araban gutxitan aitatzen dira sorgiñ auek.

Ba`da Bizkaian Lamiñarrieta izena duen ibai-bazter bat, arri zabal aundiak ugari dituana....

Arri oietan egoten omen dira lamiak beren illeak orrazten....